• Arrasate - Gipuzkoa
Sleek & Beautiful

Urriak 5 - Arrasate

Maritxu Kajoi

Urriko lehen ostiralien...

Maritxu Kajoi Arrasaten. Aupa txikiteruen patroia! Gora Maritxu!

Nobenarixua 2018

BESAIDE MENDIZALE ELKARTEA

Arratsalde on eta eskerrik asko danoi, Maritxupe honetara gerturaketiagatik. Segittuen ekin gutzau ardaua, gaztaia eta ogixa banaketiai, baina lehenau, ohitturazko bihurtu douen omenaldixa eittia gurako gauke. Izen be, Maritxu Kajoi komisiñotik, urtero, herri mailan eta herrigintzan lanien dabizen eragile eta norbanakuak txalotu gura izeten dittugu; jai herrikoi bat da guria, eta jai parte hartzailiak sustatzen saiatzen gare beti.

Horregatik, Arrasateko herri bizitzan zer esan haundixa daukien talde eta pertsonei  eskerrak emuteko, gure ikur dan enbutua banaketan dou. Eta aurten, enbutu horreik buruan ez ezik, oinetan eta mendi puntetan be jarriko dittugu. Izen be, euskal esamolde zahar batek diñuen bezela, nun gogua, han zangua… Zaila baitta Euskal Herrixan kirolaz berba eittia, ezinezkua ez esatiagatik, euskaldunokmendizaletasunagatik eta mendi-ibilixengatik betidanik sentitu izan doun grina aipatu barik.

Gure herrialdeko orografixa berezixak bultzatua, behin eta berriro jo izen dou euskaldunok aldapan gora eta behera: batzuetan eta aintzinarau biherbada, lan kontuengatik (basuak, kobazuluak, artzaintza edo bestelako langintzetarako); bestetan eta gerturatxuau ekarritxa, ofizioz baino afizioz, mendixak igotzenhastia erabaki hauien batzuk eta. Une baten gainera, aberrixan osagaixen artien be sartu zan ixa, nolabaitt esatiarren, mendira fateko zaletasuna gure DNAn dauela baieztatzeraino.

Garai horretan gure aberrixak ezaugarri fede kontuak be hartu zittuen eta mendixak gurutzez bete gittuen, gaur egun hainbati galdera ikur ugari sortzen duzkun arren. Errepresiño garai latzak be etorri zien gero, eta isilaldi luze baten ostien, berriro be mendixa lagun izan gauen frankismo amaieran, martxak eta asanbleak, ikurrinak gurutzien aldamenetan… eta euskaldunak berriro esnatziai berrekin gutzen, mendirik mendi, puntaik punta..

Garai horretantxe sortu zan Besaide Mendizale Elkartia be, 1958. Urtien, Sebero Altube herriko hizkuntzalarixa herbestetik itzuli zan urte berien, edo Lanbide Eskolan emakumezkuen industria delineazioko lehen promoziñua posible izen zan urtien. Hirurogehi urte, bela (berehala) esaten die gero!! Eta holako ibilbide oparua aukitta, ez da ez arrarua Euskal Herriko elkarte erakunde garrantzitsuenen eta ospetsuenen artean egotia, bai bazkide kopuruei dagokixonez, 1850 bazkide inguru, horreittatik 967 inguru federatuak, bai kirol jarduera anitzari eta erakargarrixari dagokixonez be.

 Hasieran moduan gaur egun be, Natur ekintza eta jardueren sustapena dittu helburu eta asmo horrekin, bost sailetan banatzen die taldian eginkizunak; mendi irteeren saila, mendi eski saila, eski alpino saila, mendi bizikleta saila eta espeleologia saila.

Ezin ahaztu ordia herriko ondarian berreskuratzeko konpromisua eta urtien ziher antolatzen dittuen beste hamaika ekintza be.

Hirurogehi urten ostien, dana extrem, ultra eta bertikal bihurtu dan garaixotan be, Maritxu Kajoi komisiñotik eskerrak eta zorionak emun gure dutzeu Besaide Mendizale Elkartiai, mendizaletasunak dauken izaera herrittarra bultzatu eta urte guzti honeittan danetan herrixakiko erakutsitako konpromisuagatik.

 Zorionak eta eskerrik asko hona gerturatutakuoi eta zuekin urte guzti honeittan ibili dien lagun danei be.

Txalo bero bat zuendako! Eta beste barik, Maritxu Kajoi komisiñoko kidiek enbutu bana banatuko dutzie Besaide Mendizale elkarteko ordezkarixei.

Abestia